« Itzuli albistegira

"Bergara aldeko hiztegia" sarian

2007-09-20  ¦  euskalkia

Asteartean, iraillaren 18xan aurkeztu zan Bergaran Juan Martin Elexpururen "Bergara aldeko hiztegia" lanan interneteko bersiņua. Billaketak egitteko aukera ugari eskaintzen dittu, eta norbere ekarpenak be gehittu leikez.

Juan Martin Elexpuru bergararrak oin dala urte bi argitaratu zeban Bergara aldeko hiztegia eta oin online ipini dabe edozeiņek erabiltzeko moduan helbide honetan: http://www.bergara.net/Euskara

Aplikaziņuak aukera asko emoten dittu; berbak billau leikez bertan, baiņa baitta esamoldiak be. Sinonimo eta antonimuak topatzeko aukeria be emoten dau, eta billaketa aurreratuak be egin leikez. Gaztelania-euskara hiztegixa be badauka.

Baiņa gauza barritzaille eta aipagarrixenetakua erabiltzailliak berba barrixak gehittu leikiezela hiztegixan da. Horretarakoxe dago Bidali Berba orrixa. Dana dala, proposatutako berbak ez dira bistaratzen hiztegixaz arduratzen danak sarreria onartu arte.

Informaziņo zehatzagua jaso dau Iban Arantzabalek beran blogian.