« Itzuli albistegira

"Idazle eskola" graduondokoa

2007-09-26  ¦  Ikastaroak

Urriaren 11an bukatuko da "Idazle eskola" Hezkuntza sailak homologatutako graduondokoan izena emateko epea eta ikastaroa urriaren 20an hasiko da.

HELBURUAK

HELBURUAK

Ikasleak euskaraz edozein testu-mota idazteko gaitzea, dela idazketa literarioa, dela idazketa profesionala. Horretarako ikasketak praktikoak izango dira. Hasiera hasieratik ikaslearen gaitasunetik abiarazi eta helburu duten idazketa-motara joko dute.

METODOLOGIA

Bi ikasturtetan burutzen den 300 ordutako ikastaroa. Lehenengo ikasturtean, 150 ordu (120 presentzialak eta 30 telematikoak). Bigarren ikasturean, 150 ordu (100 presentzialak eta 50 telematikoak). Ikastorduak larunbatetan izango dira, goizeko 9etatik 13:30etara, Bergarako UNEDeko Ikastetxe Elkartuan.

Ikasleek tutoritza pertsonalizatua izango dute.

EGITARAUA

  1. IKASTURTEA: Idazketarako baliabideak
  • Irakurri idazteko
  • Ipuina: narrazioa bere erroetan
  • Argudioaren bideak
  • Irakasleak: Anjel Lertxundi, Edorta Jimenez, Tere Irastortza, Fernando Morillo, Joseba Lozano
  1. IKASTURTEA
  • Idazketa literarioa
  • Lan-arloko idazketa
  • Irakasleak: Anjel Lertxundi, Edorta Jimenez, Tere Irastortza, Fito Rodriguez, Fernando Morillo, Joseba Lozano, J.M. Elexpuru

Informazio gehiago http://ieskola.asmoz.org helbidean.