« Itzuli albistegira

Erroibarko eta Esteribarko hiztegia

2007-10-23  ¦  argitalpenak

Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak Orreaga Ibarra filologiako irakasleak prestatutako "Erroibarko eta Esteribarko hiztegia" argitaratu dute.

Mendaur bildumako laugarren liburua da Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratu duten hiztegi hau. «Erroibarren eta Esteribarren egun erabiltzen den eta lehen erabili den lexiko esanahigarri guztia» jasotzea izan da Orreaga Ibarra Murillo egilearen helburua.

Liburu honetan Nafarroako iparraldeko bi ibarrotako lexikoa biltzen da: Erroibarkoa eta Esteribarkoa. Hiztegi dialektala da eta euskarazko hitza bere testuinguruan kokaturik ageri da lanean, batzuetan ahozko iturrietatik eta besteetan idatzizkotik jasota. Liburua idatzizko testuekin eta ahozko grabaketen bidez jasotako testuekin osatzen da.

Liburuaren ezaugarri zehatzagoak Badiharduguren Euskalkien liburutegian edo Euskaltzaindiako webgunean ikus daitezke, besteak beste.