« Itzuli albistegira

Beasaingo Euskara (2007)

2007-11-10  ¦  Argitalpenak

Beasaingo udalak kaleratzen duen Beasaingo paperak liburu-bildumaren azkenengo alea argitaratu da: Beasaingo euskara. Lau lagunen artean egindako lana da, Aintzane Agirrebeņak, Xabier Mendigurenek, Asier Sarasuak eta Itziar Alberdik.

Joan zen asteazkenean aurkeztu zen, Beasaingo Usurbe zineman, "Beasaingo euskara" liburua. Beasaingo udalak 2005. urtean kaleratu zuen beka baten ondorioa da. Epe honetan, lau laguneko lantaldeak (Aintzane Agirrebeņa, Itziar Alberdi, Xabier Mendiguren eta Asier Sarasua) Beasaingo 45 lagun inguru elkarrizketatu ditu, herriko hizkera eta ahozko ondarea jasotzeko: antzinako ohiturak, sinesmenak, bizimodua, lana...

Lanaren lehenengo fasea (bilketarena) iaz bukatu zen, eta proiektuan parte hartu zuten herritarrei omenaldia egin zitzaien Astigarreta auzoan otsailean.

Egindako grabazioak aztertu eta transkribatu egin dira, eta ondorio nagusiak Beasaingo euskara liburuan kaleratu dira.

Liburua salgai dago herriko liburu-denda guztietan.

Egileetako batek, Asier Sarasuak, informazio gehiago utzi du bere blogean eta zenbait argazki flickerren.