Herri Hizkeriaren II. Jardunaldixak Ondarruan
2007-11-19 ¦ euskalkia
Herri-hizkeriaren II. jardunaldixa antolatu dabe Ondarruan, azaruaren 30erako. Aurtengo planteamendua: herri-hizkeriaren ekarpenak eta praktika onak.
Iaz antolatu ziran Ondarruan lehenengo aldiz Herri-hizkeriaren inguruko jardunaldixak eta aurtengua izango da bigarrena. Goiz parteko jarduna izango da, 9:00etan hasi eta 14:30ak aldera arte Ondarruako Kofradixa Zaharrian (Erribera kalian). Jardunaldixen ostian bazkarixa be egingo da, esandakuak ondo hausnartzeko.
Egitaraua
9:00-9:30 Aurkezpena
9:30-10:30. Bizkaiera eta Batua (b)uztarturik. Adolfo Arejita eta Nagore Etxebarria. LABAYRU ikastegia. Bizkaiera-batua hiztegixan herri-hizkeriaren ekarpenaren gaixa azalduko dabe (ahozko itturrixetatik zer hartu daben).
10:30-11:30. Ahozkotasuna eta herri hizkerea. Eneko Barrutia. MENDEBALDE alkartea.
12:00-13:00. Gehixago eta hobeto programa. Estepan Plazaola (Bergarako udaleko euskara teknikarixa).
13:00-14:00. Tokiko euskara batua Goienaren estilo liburuan. Iban Arantzabal (Ikus-entzunezkuen zuzendarixa Goiena komunikaziņo zerbitzuak koop. E.)
Hizlari bakoitzaren jardunaren ostian, galdera-erantzunetarako tartetxo bat be egongo da.
Parte hartzeko
Parte hartzeko matrikulia egin bihar da; 20 euroko diru-sarreria Udalak BBKn daukan k/k honetan: 3830434777, eta izena emon, Ondarruako Udaleko euskara saillian - 94 6833668 telefonoz-
Informaziņo gehixago nahi izan ezkero, egitaraua hementxe ikusi leike osorik: Herri Hizkera II.pdf