« Itzuli albistegira

Berbia emon Eibarren

2007-12-04  ¦  Hitzarmenak

Badihardugu Euskera Elkartiak "Berbia emon" hitzarmena izenpetu dau Eibarren. Hitzarmen horren helburua da, Eibarko elkartietan euskeria bultzatzia.

Euskararen Egunean, abenduaren 3an, izenpetu dogu Eibarren "Berbia emon" hitzarmena. 1993an sortu zeban Eibarko udaleko euskera sailak, eta helburua zan, Eibarko ume eta gaztieri aisialdixan euskeria erabiltzeko aukerak eskaintzia.

Harrezkero, Eibarko 60 elkarte inguruk izenpetu dabe hitzarmenori, eta gaztien esparrutik kanpo, gizarteko eremu guztietara zabaldu da.

Udalak antolatutako ekimena da, baina jarraipena eta dinamizaziņua ...eta kitto euskera elkartian esku dagoz.

Hitzarmenak hiru maila daukaz, eta gu 3. mailan gaoz, D ereduan (elkartian jardun guzti-guztia euskeraz egin biharra eskatzen deskue).

Ekimen politta Berbia emon. Helburuak gauzatzia eta emaitzak ikustia ez da erreza izango, baina erdixa lortuta be, ez da gitxi izango.

Gure aldetik, behintzat, ahalegin guztia egiten jarraittuko dogu.

Argazkixan, Badihardugu elkarteko lehendarixa, Asier Sarasua, 2007ko sarixa irabazi daben Goruntz abesbatzeko partaidiekin batera.