"Araitz-Beteluko ahotsak" kaleratu da
2008-01-30 ¦ euskalkia
Araitz-Beteluko ahotsak izeneko liburua kaleratu du Euskararen Nafar Institutuak. Amaia Apaulaza eta Kontxi Arraztio egileek zonaldeko zazpi herrietako 59 berriemaileen lekukotasunak jaso dituzte liburuan eta honekin batera datorren dvd-an.
Araitz-Beteluko ahotsak liburuak eskualde horretako ahozko tradizioa bildu du. Zonaldeko zazpi herrietako 59 berriemaileen lekukotasunak jaso dituzte egileek eta beste materialekin batera liburua atondu.
Informazioa hamabi gaietan banatuta dago: etxea eta familia; herriko bizitza; jaiotzea; bataioa eta amatasuna; haurtzaroa; ezkontzak; gaiztak eta erremedioak; heriotza; ekonomia; historia eta politika; kultura; mitologia eta sinesteak; ipuinak eta elezaharrak.
Amaia Apaulaza (Iruņea, 1979) eta Kontxi Arraztio (Betelu, 1967) Euskal Filologian lizentziatuak dira ikerketaren egileak eta Nafarroako Gobernuaren eta Araitz eta Beteluko Udalen elkarlanaren ondorio da aurkeztu berri den ikerketa-lan hau.
Bertako hizkeraren testigantzak jasotzen dira liburuan, baina baita liburuarekin batera datorren dvd-an ere. Zonaldeko hainbat lekukoren grabaketak ikus daitezke dvd-an eta euskara batuko edo euskalkiko azpitituluak ere baditu.
Albiste honen inguruko informazio gehiago hemen eta argitalpenaren inguruko informazioa hemen.