Soraluzeko ahozko ondarearen aurkezpena gaur
2008-06-11 ¦ badihardugu
Gaur asteazkena, hilaren 11a, aurkeztuko da Soraluzen bertako ahozko ondarea batzeko, lantzeko eta hedatzeko azken urteetan martxan egon den proiektuaren emaitza. Aurkezpena Kapillan izango da, arratsaldeko 7retan.
Soraluzeko udalak eta Pil-pilean Euskara Elkarteak antolatu zuten bertako ahozko ondarea jasotzeko egitasmoa 2001. urtean. Helburua herriko nagusienei elkarrizketak egin eta Soraluzeko euskara eta antzinako bizimodua biltzea izan zen. 20 grabaziotik gora egin ziren egitasmo honen barruan.
Egitasmo honi Soraluzeko ahotsak proiektuak eman zion jarraipena 2004. urtetik aurrera, Soraluzeko udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak hitzarmena sinatzean.
Beste hainbeste grabazio egin ziren proiektu honen barruan, oraingoan bideoz. Guztiaren emaitza ahotsak.com/soraluze helbidean ikus daiteke. Hona hemen orain arte bildutakoa datutan:
Hizlariak: 37
Zintak: 53
Pasarteak: 493
Transkribatutako pasarteak: 146
Audioak: 137
Bideoak: 66
Esan bezala, aurkezpena GAUR ASTEAZKENA (ekainaren 11a) izango da, ARRATSALDEKO 7retan, Kapillan.