« Itzuli albistegira

Urteko Batzar Nagusia

2009-07-05  ¦  Elkartea

Badihardugu Euskara Elkarteak urteko batzar nagusia egin zuen joan zen astean Eibarren. Besteak beste, urteko aurrekontua onartu zen eta zuzendaritza batzordea berretsi.

Joan zen astelehenean, ekainaren 29an, egin zen Badihardugu Elkartearen urteko batzarra. Elkartearen egoitza berrian bildu ziren elkarteko bazkide eta zuzendaritzako kide guztiak.

Lehenengo eta behin, egoitza berria ezagutzeko aprobetxatu genuen, Badihardugu Elkarteak egoitza aldatu baitu azken asteotan. Maiatzaz geroztik Markeskua jauregian gaude, UEUk eta Eibarko udalak utzitako lokal batean. Aldaketa handia, lehengo bulegoa baino askoz egokiagoa delako berria.

Ondoren, urteko batzarra egin zen, ondorengo gai ordenarekin:

  • 2008ko kontuen onarpena
  • 2009ko kontuak onartzea
  • proiektuen egoera eta jarraipena
  • Zuzendaritza Batzordea zehaztea

Azken puntuari dagokionez, eta kontrako iritzirik egon ez zenez, lehengo zuzendaritza mantentzea erebaki zen.