Mallabiko eta Soraluzeko aditz-taulak sarean
2010-03-09 ¦ aintzane
Deba Ibarreko aditz-taulen bildumako beste bi ale gehitu dira sarean: Mallabiko aditz-taulak eta Soraluzeko aditz-taulak.
Duela urte batzuk hasi zen Badihardugu Elkartea herririk herri adizkiak biltzen. Deba eskualde osoko aditza bilduma bateratu baten biltzea da helburua. Hainbat herritako aditz-taulak kaleratu dira honezkero eta 2008-2009an Soraluzeko aditz-taulak eta Mallabiko aditz-taulak liburuskak argitaratu ziren. Orain liburuska hauek sarean ere kontsultatu daitezke, edo baita jaitsi ere. Argitalpenen sailean aurki daitezke orain arteko aditz-taula guztiak.
Hona hemen, azken biak: