« Itzuli albistegira

Badiharduguren urteko batzar orokorra

2010-03-16  ¦  Elkartea

Badihardugu Euskara Elkarteak urteko batzar nagusia egin zuen joan zen astean Uberan (Bergara). Besteak beste, urteko aurrekontua onartu zen eta zuzendaritza batzordea berretsi.

Joan zen astelehenean, martxoaren 8an, egin zen Badihardugu Elkartearen urteko batzarra. Joandako urteari errepasoa eman ostean, 2010ari begira jarri ziren bertaratutako bazkide eta zuzendaritzako kideak.

Honako puntu hauek aipatu ziren, besteak beste:

  • Urteko errepaso laburra. Elkarteak izan dituen aldaketak.
  • 2009ko proiektu eta lanak. Durangoko Azokako emaitzak.
  • 2010erako proiektuak. Proiektuen egoera eta jarraipena.
  • 2009ko kontuen onarpena.
  • 2010eko kontuen onarpena.
  • Zuzendaritza Batzordea zehaztea.

Azken puntuari dagokionez, eta kontrako iritzirik egon ez zenez, lehengo zuzendaritza mantentzea erabaki zen.

Batzarraren ondoren lagunarteko afaria egin zuten bertaratu zirenek. Zuzendaritzako hainbat kide ikus daitezke argazkian.