Mendaroko lekukoei eskerrak emateko ekitaldia
2011-12-08 ¦ Ahotsak
Joan den ostiralean, abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan, omenaldia egin zitzaien Mendaroko Ahotsak proiektuan elkarrizketatuko lekukoei.
Herriko gazte talde batek bultzaturik eta Badihardugu Euskara Elkartearen laguntzaz, Mendaroko ahozko ondarea jasotzeko proiektua martxan jarri zen 2009. urtean. Mendaroko Udalaren babesarekin, 17 lekuko elkarrizketatu dira azken bi urteotan eta jasotakoa landu ere egin da, ondoren Ahotsak.com webgunean, Mendaroko orrian erakusteko. Guztira 23 grabazio egin dira eta horiek lantzean 261 pasarte jarri dira kontsultagai. Pasarte horietatik 60 transkribatuta daude eta 101 bideo-pasarte daude ikusgai.
Ostiralean, herritarrei proiektua aurkeztearekin batera, omenaldia egin zitzaien proiektuan parte hartu duten lekuko guztiei eta, ekitaldiaren bukaeran, bakoitzari bere grabazioaren kopia banatu zitzaion, eskerrak emanez. Mendaroko hainbat bideo-pasarte ikusteko aukera ere izan zen eta bertaratutakoak gustura entzun zituzten herritarrek kontatutako aspaldiko kontuak.
Badihardugu Elkartearen partetik, eskerrik beroenak lekuko guztiei eta baita proiektuaren bultzatzaile izateaz gain, elkarrizketa ia guztietan lagundu digun Haritz Goikoetxea herritarrari.