« Itzuli albistegira

Gaurtik abenduan 8ra Durangoko Azokan

2013-12-05  ¦  Argitalpenak

Gaur jarri da martxan 48. Durangoko Azokia eta bertan topauko dozuez Badihardugu Elkartia eta Ahotsak.com be, urtero moduan.

Gaur, abenduan 5ian, goizeko 10:30etan atiak zabaldu dittu Durangoko Landako Guniak, aurtengo Azokiari hasieria emoteko. Azokiaren ordutegixa goizeko 10:30etatik arratsaldeko 20:00tara izango da gaurtik domekara (abenduak 8ra) bittartian.

Urtero moduan, Badihardugu Elkartian eta Ahotsak.com-en stand-ak be bertan topau leikez; aurtenguan Goienkale 78-79xan, hain zuzen be. Bertara hurreratzen danak euskalkixen inguruko Euskal Herri osoko argitalpenak ikusi eta erosteko aukeria eukiko dau. Eta baitta aurten Ahotsak-ek etaratako egutegi berezixa be; Ahotsak.com webgunian batzen diran testigantzen lagintxo bat jaso dogu egutegi horretan. Horrekin batera, Deba eskualdeko argitalpenen katalogo barrixa be eskuratu ahal izango dozue bertan.

Animau! Azokan ikusiko dogu alkar!