Eibarko bonbardaketiaren lekuko: "Refujixua jentez beteta eguala, bonbia barrura sartu zan"
2018-04-25 ¦ ahotsak
1936ko gerran frontia luzaruan egon zan Eibarren, eta herrixak hainbat eraso jaso zittuan. 1937ko apirillaren 25ekua izan zan gogorrena, herrittar askoren heriotzia eragin zeban bonbardaketia. Eraso horren urteurrenian Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantza batzuk ekarri gura izan dittugu.
Durangokua eta Gernikakua dira ezagunenak, baiņa bonbardaketa gogor asko izan ziran 1937ko udabarrixan; baitta Eibarren be, txiki-txiki eginda geratu zen herrixan. Hamentxe dakazue ikusgai Eibarko bonbardaketiaren harira prestatutako bideo bat, Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzekin osatutakua; Maialen Lujanbio bertsolarixak bonbardaketiaren 75. urteurrenian kantatu zittuan bertsuak be badatoz.