« Itzuli albistegira

Abbadia saridun guztiak Euskaraldiarekin bat

2018-11-14  ¦  euskaraldia

Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Euskaraldiarekin: gaur goizean talde-argazkia atera dute 1996tik Anton Abbadia saria jaso duten elkarte, norbanako eta enpresekin. Badihardugu Elkarteko kideak ere bertan izan gara, aurtengo saria Ahotsak.eus proiektuari emango baitiote.

Euskaraldiarekin bat egiteko, 1996tik hona Abbadia saria jaso dugun guztiok talde-argazkia ateratzera gonbidatu gaitu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Markel Olano diputatu nagusiarekin eta Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariarekin batera, hamaikako bikoitza osatu dugu. “Abbadia sariaren historian lehenengo aldia da guztiak elkarrekin agertzen direna”, azpimarratu du Markel Olanok. Argazki historikoa izan dela, alegia. Abbadia sariekin urtez urte euskaltzaletasuna saritu dute eta, Olanoren ustez, Euskaraldirako "eredu bikaina" da denak elkartzea.

Euskaraldiaren talde-argazkiko Abbadia saridunak:

  • Ahotsak.eus (2018): Asier Sarasua, Idoia Etxeberria eta Irati Lizeaga
  • Moriarti Produkzioak (2016): Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño
  • Kike Amonarriz (2015)
  • Ixa taldea (2013): Arantza Diaz de Ilarraza eta Iñaki Alegria
  • Mintzalagun ekimena (2011): Aitziber Gurutzeaga
  • Joxerra Garzia (2009)
  • Imanol Urbieta (2007): Joxean Urbieta (semea)
  • Juanba Berasategi (2006): Miren Berasategi (alaba)
  • Armiarma - Literaturaren sarean (2005): Mikel Elortza
  • Tinko Euskara Elkartea (2004): Izaskun Arandia Galarraga
  • Elay Taldea (2003): Jose Luis Elkoro eta Kristina Elkoro
  • Dionisio Amundarain (2001)
  • Ttakun Elkartea (2000): Tomas Arrizabalaga eta Jokin Guridi
  • Karmele Esnal (1999): Mikel Esnal (iloba)
  • Antton Olariaga (1998)
  • Arrasate Euskaldun Dezagun (1997): Eñaut Muxika
  • Arantzazuko Egutegia (1996): Juan Ignacio Larrea

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago, Gipuzkoako Foru Aldundiaren albistegian.