“Maisu armaginak, urdinez jantzitako artisauak” ikus-entzunezkoa ekoitzi du Badiharduguk
2019-05-20 ¦ bideogintza
Eibarko Armagintzaren Museoaren enkarguz, “Maisu armaginak, urdinez jantzitako artisauak” ikus-entzunezkoa ekoitzi du Badihardugu Elkarteak. Museoen Nazioarteko Egunaren harira aurkeztu da lau hizkuntzatan azpititulatutako bideo berri hau.
Maiatzaren 18an ospatzen den Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekintza antolatu ditu Eibarko Armagintzaren Museoak. Horien artean, Badihardugu Elkarteak prestatu duen “Maisu armaginak, urdinez jantzitako artisauak” ikus-entzunezkoaren aurkezpena.
Hamasei minutu inguruko iraupena duen bideo ekoizpen nagusiaz gain, gailu mugikorretarako joko bat ere aurkeztu du Eibarko Armagintzaren Museoak. Joko hau garatzeko beharrezkoak ziren bideoen edizioarekin ere lagundu du Badihardugu Elkarteak. Museoaren Youtubeko kanalean ikus daiteke ikus-entzunezkoa.