Oņatiko noka berreskuratzen
2020-07-13 ¦ badihardugu
Ingo xonau! proiektuaren asmoa Oņatiko noka biziberritzea da. Iaz, bide hori egin duten eta egiten ari diren hainbat emakume elkarrizketatu genituen. Orain, haien esperientziak ikus-entzunezko batean batu ditugu.
Zer nolakoak dira noka berreskuratzen saiatzen ari diren emakumeen esperientziak? Hitanoa etxean jaso ez dutenek non eta nola ikasi dute noka egiten? Hainbat emakume elkarrizketatu genituen Ingo xonau! proiekturako, eta haien testigantzekin ikus-entzunezkoa gertatu dugu. Hementxe duzue ikusgai. Ea hiztun berriak animatzeko balio duen!
Oņatin emakumeen hika galtzeko arriskuan dagoela ikusita, Oņatiko hitanoa biziberritzeko proiektua sortu zen iaz: Ingo xonau! 54 herritar elkarrizketatu ostean, grabazioak lantzen eta sareratzen joan gara: Ahotsak.eus webguneko lotura honetan ikus ditzakezue.
Otsailaren erdialdean, Ingo xonau! proiektuak Hikalaguna ipini zuen martxan Oņatin. 60 bat lagun animatu ziren, eta hainbat taldetxo sortu, astean behin elkartu eta hika jarduteko. Konfinamenduarekin, Hikalaguna ere bertan behera geratu zen, hitzorduak Oņatiko tabernetan izaten zirelako. Hori bai, talde batzuek hikalagun birtuala egiten jarraitu zuten. Orain, uztailean, hikalaguna biziberritzen saiatzen ari gara. Taldeak berriz hasi dira elkartzen, eta uztailaren 18an hika-merienda egiteko asmoa daukagu, Santa Lutzian.
Aurtengo asmoen artean hauexek ere badaude: Oņatiko hikako aditzekin poltsikoko liburuxka argitaratzea eta nokako lehenengo ikastaroa antolatzea, udazkenean.