« Itzuli albistegira

Alfako sorreraren eta garapenaren inguruko “Bizi-puskak” ikus-entzunezkoa ekoitzi du Badiharduguk

2020-09-24  ¦  badihardugu

Eibarko Armagintzaren Museoaren enkarguz, Bizi puskak ikus-entzunezkoa ekoitzi du Badihardugu Elkarteak, ALFA enpresaren mendeurrena ospatzeko antolatu den ALFA 1920-2020 erakusketarako.

Etzi, irailaren 25ean aurkeztuko da ALFA 1920-2020 erakusketa, Eibarko Portalea eraikineko erakusketa aretoan (2. solairuan). Kooperatibismoaren ezarpenean aitzindari izan zen enpresa garrantzitsuenetako baten historia eta bilakaera gogoratzen dituen erakusketa horretan, Badihardugu Elkarteak prestatu duen Bizi-puskak ikus-entzunezkoaren zatian, ALFAko langile izandakoen edo ALFAren arrakasta bizi izan zutenen testigantzak jaso dira.

Erakusketa irailaren 25etik urriaren 25era arte bisitatu ahal izango da, asteartetik igandera, 18:30etatik 20:30etara.