« Itzuli albistegira

Euskal Herriko I. Hika Topaketa egingo dugu bihar Oņatin

2023-11-09  ¦  hitanoa

Hitanoa bultzatzen ari diren eragileak batu eta elkarlanerako bideak aztertzea da I. Hika Topaketaren helburua. Eltzian izango da, Oñatin.

Hitanoa biziberritzeko nahia sumatzen da han eta hemen, azken urteotan, baina gehienok ez dugu elkar ezagutzen. Horregatik antolatu dugu Euskal Herriko I. Hika Topaketa biziberritzeko nahia sumatzen da han eta hemen, azken urteotan, baina gehienok ez dugu elkar ezagutzen. Horregatik antolatu dugu Euskal Herriko I. Hika Topaketa. Oñatin izango da, bihar, azaroaren 10ean. 09:45etik 17:30etara. Goizean hitzaldiak egongo dira, esperientzia desberdinak ezagutarazteko, eta arratsaldean lan-mahaiak, bertaratutako guztientzat, hausnarketarako eta proposamenak egiteko. Izan ere, bide bat irekitzeko abiapuntua izatea nahiko genuke, elkarlanerako lehen urratsa. Badihardugu euskara elkartea eta UEU ari gara Topaketa antolatzen, Oñatiko Udalaren laguntzarekin eta hainbat talde eta erakunderen babesarekin: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Mara Mara, Goiena, Ingo Xonau!...

Topaketak interes handia piztu du, baina lan topaketa denez, partaide kopurua mugatu egin behar izan dugu. Hala ere, 80 lagun inguru elkartuko gara Oñatin, hitanoa bultzatzen ari garen eragileak guztiak ere: euskara elkarteetako kideak, hika irakasleak, euskara teknikariak, ikerlariak... Arratsaldeko talde dinamika Farapi kooperatibako kideek gidatuko dute.

Zergatik Oñatin? 2019tik hona lan handia ari dira egiten hitanoa bultzatzeko: elkarrizketak, hika ikasteko liburuxka, hika ikastaroak, Hika Egunak, hika-bertso-saioak, Appa hi! aplikazioa... Ikusi hemen Oñatiko Udalak babesten duen Ingo xonau! egitasmoaren ibilbidea.