« Itzuli albistegira

Noka ikastaroa emango dugu bihar Eibarren

2024-12-11  ¦  hitanoa

Herriko hika biziberritu nahian, zenbait ekimen bultzatu ditu Eibarko Udalak: Appa hi! aplikazioa eta Hika poltsikuan liburuxka, esaterako. Bihar, abenduak 12, NOKA ikastaroa emango du Badiharduguk Andretxean.

Hitanoak beherakada handia izan du azken hamarkadetan Euskal Herri osoan. Hori ikusita, hika biziberritzeko egitasmoak sortu dira herri askotan, baita Eibarren ere. Iaz Appa hi! aplikazioa prestatu genuen Eibarrerako, Akebai taldearekin eta Eibarko Udaleko Euskara eta Egoibarra batzordeekin elkarlanean; aurten Hika poltsikuan libuxka prestatu dugu; eta sortutako materialari praktikotasuna eman asmoz, bihar, osteguna, NOKA ikastaroa emango du Badiharduguko Aintzane Agirrebeņak Andretxean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Azken belaunaldietan eten nabarmena izan da Eibarren hitanoaren transmisioan. 1950 aurretik jaiotako belaunaldientzat eguneroko erregistro eta hizkera bazen ere, pare bat belaunalditan ia erabat desagertu da hika egiteko ohitura Eibarko kaleetan, batez ere emakumeen artean. Gizonezkoen artean ere, 50 urtetik beherakoen artean banaka dira hika egiten duten eibartarrak.

Eibarren eta inguruko herrietan hitanoaren transmisioan izan den eten hori gainditu nahian antolatu diren ekimenen artean kokatu behar ditugu honako hauek ere.

Biharko ikastaroaren inguruko informazio gehiago hemen.