Arrasateko haur kantak eta jolasak
2004-07-26 ¦ Asier
Arrasateko Euskalgintza egitasmo barruan, Arrasateko haur-kantak jasotzeko proiektu bat hasiko da martxan irailetik aurrera. Asmo nagusixa, herriko jende nagusixari elkarrizketak egin, eta umien inguruko kontuak jasotzia: kantuak, ipuiņak, esakerak, jolasak, eta abarrak.
Mezu hau, Arrasaten martxan ipini dan proiektu baten barri emoteko.
Arrasaten hainbat elkarte batu dira (AED, Emun, Goiena, ikastetxiak, kultur elkartiak...), eta "Arrasateko Euskalgintza" izeneko programa bat ipini dabe martxan. Informaziņo gehixago euren webgunian: www.arrasatekoeuskalgintza.org.
Programa horren barruan proiektu eta egitasmo mordua ipini dittue martxan, eta bat "Arrasateko kantu eta jolasak". Asmua, Arrasateko jende nagusixari grabaziņuak egin, eta antxiņako kontuak jasotzia, baiņa gehixenbat umien ingurukuak: jolasak, kantuak, aho-korapilluak, esakerak, ipuiņak...
Oso lantalde ona alkartu da: Karmele Zuazubizkar da arduraduna, eta Emuneko Leire Bergara koordinatzailia. Euretaz gain, Irune Iribekanpos eta Pili Otxoa irakasliak, Danel Goikolea (Txatxilipurdi), Eneritz Garro (Arrasateko euskeria jasotzen jardundakua) eta Irati Pagoaga (AED).
Egitasmo horretan Badiharduguk be hartzen dau parte. Haraņegun egin genduan lehenengo batzar potolua, eta informaziņo apur bat be ipini dogu webgune honetan bertan, oindiokan erdi-ezkutuan dagon atal honetan.
Irailan hasiko gara lehenengo grabaziņuak eitten. Gabonetarako lehenengo emaitzak eukitzeko asmua dakagu.
Bai webgunian eta bai postazerrenda honetan bertan juango gara informaziņo gehixago emoten.