« Itzuli albistegira

Soraluze: "Euskera Informala"

2005-06-14  ¦  Euskara

Soraluzeko Pil-pilean euskara elkarteak bialdu desku mezu hau. Aste honetan, Soraluzeko Euskal Jaixen barruan euskara informalaren inguruko bi hitzaldi eta lehiaketa bat antolatu dira. Hona hemen egitaraua:

Ekainaren 14an, martitzena

Ekainaren 14an, martitzena

19:30etan Gaztetxean. Berbeta Berua liburuaren eta Mingain Bero lehiaketaren aurkezpenak.

Ekainaren 16an, eguena

19:30etan Gaztetxean. Hitzaldia. "Eske guk holan eitten dou berba, bale?" Gaur egungo gazte hizkeraz. Kike Amonarrizen eskutik.

Ekainaren 18an, zapatua

Mingain-bero lehiaketa. 12:00etan Gaztetxean hasita.

Arauak

  • Mingain-bero lehiaketa ekainaren 18an jokatuko da.
  • Lau hankabikoz osatutako bost talde lehiatuko dira.
  • Egun batzuk lehenago 60 esamolde biltzen dituen zerrenda bat helaraziko zaio talde bakoitzari eta taldekideek esamoldeok ikasi beharko dituzte.
  • Lehiaketan musikari eta bertsolarien laguntzaz, koplak entzun eta ze esamolderi dagokion asmatu beharko dute (zerrendarik gabe noski). Lehiaketa, tabernaz taberna egingo da eta Galipoteko jaiarekin bat eginaz eguerdian bazkaria izango da.
  • Saria lau lagunendako afari eder bat izango da.
  • Lehiaketaren helburua, gazteak euren gustoko euskara informala sortzera bultzatzea da.
  • Esamolde zerrenda osatzeko, Zazpiak Batman-ek argitaratutako esamolde bilduma probokatzaileak eta Badiharduguk kaleratutako Berbeta berua erabili dira.