Ahozko Jarduna Hobetzeko Proposamenak
2005-09-12 ¦ Argitalpenak
Badihardugu Euskara Elkarteak bere hirugarren liburua kaleratu du: AHOZKO JARDUNA HOBETZEKO PROPOSAMENAK. Irailaren 21ean aurkeztuko da.
Badihardugu Elkarteak dagoeneko kaleratu du iaztik prestatzen aritu den lana. Bertan Ahozko hizketan egiten diren akats ohikoenak jasotzen dira eta hauek zuzendu ahal izateko ariketak ere proposatzen dira. Liburua guraso, begirale, irakasle edo umeekin ibiltzen den edozeini zuzenduta dago, batez ere, material erabilgarria eskaintzeko asmoz.
Badihardugu Euskara Elkarteak Deba Ibar osoa kontuan hartzen duenez, prentsaurreko bi egingo ditugu, bata Debagoienean eta bestea Debabarrenean. Aurkezpena liburuaren egileak diren Estepan Plazaolak, Karmele Agirregabiriak eta Karmen Bikuņak eta koordinatzaile lanak egin dituen Iban Arantzabalek egingo dute.
Lehenbiziko aurkezpena Arrasaten egingo da irailaren 21ean, eta bigarrena Eibarren irailaren 22an. Aurkezpen biak goizez izango dira 11ak aldera.
Liburuan datozen ariketak euskara batuan agertzen diren arren, ariketa hauek interneten aurkitu ahal izango dira eskualdeko herri bakoitzeko hizkeran, webgune honetan bertan.
Informazio gehiago behar izanez gero, eskatu lasai.