Badihardugu Durangoko Azokan
2005-12-07 ¦ Argitalpenak
Gaur hasiko da Durangoko azokaren 40. jardunaldixa. Inoiz baino argitalpen gehixago, eta seguru asko, betiko giro ederra. Badiharduguk be hantxe dauka bere mahaixa, Artekale 12n. Aurtenguan 120 liburutik gora eruan dittugu; Deba ibarreko argitalpenen katalogua be badaroiagu.
Azken 5 urtiotan moduan, aurten be Durangoko Azokan dago Badihardugu euskera elkartia. Deba ibarreko 17 udaletxiekin daukan lankidetza-hitzarmenari esker, eskualdeko euskerazko argitalpen guztiak eruaten dittu Badihardugu euskera elkartiak.
Aurten 120 liburu, bideo eta DVD baino gehixago egongo dira gure stand-ian, danak gure herrixetako euskerian edo historixian ingurukuak. Aurtengo nobedadia, Deba Ibarreko hizkeren mapia izango da, gure bailarako berbeta guztiak batzen dittuan mapia.
Horrekin batera, ointsuan kaleratu diran beste liburu batzuk be egongo dira salgai, Badiharduguk kaleratu daben Ahozko Jarduna Hobetzeko Proposamenak, Sarasua, Zenarruzabeitia eta Agirrebeņaren Eibarko euskara, eta Elexpururen Bergara aldeko hiztegia.
Aurten be iazko lekuan eukiko dogu standa, artekale 12-13n. Eusko Ikaskuntza eta Labayru Ikastegixan stand-en artian egongo gara.
Hantxe egongo gara zure zain!