Koldo Zuazoren liburu barrixaren aurkezpena Durangoko Azokan
2006-12-01 ¦ euskalkia
Durangoko Azokan aurkeztuko dau Koldo Zuazok Badihardugu Elkartiak argitaratutako azkenengo lana: Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko Batua.
Abenduaren 8xan, barixakua, arratsaldeko 6retan aurkeztuko dau Koldo Zuazok beran azkenengo lana: Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko batua. Durangoko Azokian ekitaldixen barruan egingo da liburuan aurkezpena.
Lan mardula da eta beronen barrikuntza nagusixa lehenengo aldiz, Tokiko batuen adibidia plazaratzen dala da. Deba ibarreko ikastetxe, euskaltegi, lantegi, hedabide eta udaletxietan, euskara batua erabiltzeko orduan, bertako zein ezaugarriz jantzi azaltzen da. Erabakixen arrazoiak be agertzen dira, beste alderdi batzuetako euskaldunei eredua edo, behintzat, zeri heldua eskaintze aldera.
Lan honen gaiņeko informaziņo gehixago hemen edo hemen
Liburua eskuratzia nahi dozuenok, beraz, badakizue nora juan!