Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko batua. (2006)
Izenburua: Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko batua.
Egilea: Koldo Zuazo
ISBN: 84-611-3813-9
Argitaratzailea: Badihardugu Euskara Elkartea
Urtea: 2006
Jarraian liburuaren inguruko azalpen labur bat irakur dezakezue. Liburua osorik jaitsi nahi izanez gero, hemen duzue PDF formatuan (PDF, 5,07 Mb)
Deba ibarra eta Tokiko batua
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren artean dago Deba ibarra, eta bertako euskaran ere ezagun da kokagunearen eragin hirukoitza. Hizkera interesgarri hori erakusten da liburu honetan eta, aldi berean, euskalkiak lantzeko eta erabiltzeko irizpideak aurkezten dira.
Beste bat da, dena dela, saioaren berrikuntza nagusia: lehen aldiz, Tokiko batuen adibidea plazaratzen da. Deba ibarreko ikastetxe, euskaltegi, lantegi, hedabide eta udaletxeetan, euskara batua erabiltzeko orduan, bertako zein ezaugarriz hornitu azaltzen da. Erabakien arrazoiak ere agertzen dira, beste alderdi batzuetako euskaldunei eredua edo, behintzat, zeri heldua eskaintze aldera.