Durangoko azokan gaoz
2006-12-07 ¦ argitalpenak
Atzo hasi zan aurtengo Durangoko Azoka, eta hantxe gaoz, Deba Ibarreko 120 argitalpenekin: liburuak, liburuxkak, ipuinak, kartelak, mapak... Gure eskualdeko hamaika argitalpen zuen zain.
Joan dira 2006ko azokako lehenengo egun bixak. Ondo, oso ondo. Atzo lehelengo eguna, nerbixuak, jende ugari, eta salmenta asko. Gaur lasaixago ibili gara; seguru asko aurtengo azokako egunik lasaixena izango zan gaurkua, eguena.
Urtero moduan, Deba Ibar osoko hamaika argitalpen eruan dittugu Durangora: udaletxe, euskara elkarte eta beste hainbat egileren liburuak, danak batera Badiharduguren standian. Goiena.net webgunia be agertu gara.
Artekale kalian gaoz zuen zain. Eta bixar, hilak 8, Koldo Zuazoren azkenengo liburua aurkeztuko da Azokan bertan, Deba Ibarreko Euskara. Dialektologia eta tokiko batua. Arratsaldeko 18.30etan Elkartegian.