« Itzuli albistegira

"Deba ibarreko katalogua" eguneratuta

2007-11-28  ¦  Argitalpenak

Badihardugu Euskera Elkartiak Deba ibarreko katalogua eguneratu dau eta aurtengo Durangoko azokarako kaleratu da.

Deba ibarreko euskerazko argitalpenak batzen dittuan katalogua argitaratu dau Badihardugu Euskera Elkartiak 2007ko Durangoko azokarako. 2004an etara zan lehenengo ediziņua eta ordutik argitalpen barri ugari egon diranez eskualdian, biharrezkotzat joten zan katalogua barriztia.

Badiharduguk berak 12 argitalpen barri argitaratu dittu azkenengo katalogo hori egin zanetik eta baillarako herri gehixenetan etara da liburu barriren bat: Elgoibarko euskara, Mallabiko euskara, Eibarko euskara...

Honekin batera, egutegi txiki bat be kaleratu dau aurten Badiharduguk eta Durangoko azokan Badiharduguren stand-era hurreratzen diranak eskuko egutegixau eta katalogua jasotzeko aukeria eukiko dabe.

Deba ibarreko katologua (PDF, 1012 Kb) hemen kontsultau leike, nahi izan ezkero.