Batzar hasierako agurra
ELGETA (2002-06-01)
Ezer baiņo lehen, ongi etorri danori Deba-goienako herri honetara. Euskalkixaren eguneko jai honetara etorri zarien guztiori. Eta eskerrik asko Elgetako herrixari, bere jai honetan Badihardugu Euskera Alkartiaren urteko batzarra egitteko aukeria emoten deskulako.
Berba batzuek esan nahi neukez, kontuak emoten eta aurrerako asmuok agertzen hasi aurretik. Gure Alkartiaren Batzar honetan, ezin ba hasi Euskera Batua eta Euskalkixa aittatu barik, Euskalkixaren Eguna ospatzen dihardugunian.
Arantzazuko Batzarra egin zanetik hona, 68xan, Euskera Batuak sustraixa hartu dau, indartu egin da, goraka etorri da. Sekulako biharra egin da ordutik hona. Txalogarrixa benetan. Egin biharreko lana, hezkuntzan, hedabidietan, unibersidadian euskaldun guztiondako dan hizkuntza nazionala garatzeko. Halanda be, euskalkixaren, edo nahi badozue, ahozko berbetiaren eta herrixetako hizkeren aldeko gauza haundirik ez da egin. Bizkaieriak edo Mendebaldeko euskalkixak eta hor kokatzen dogun Deba Ibarreko euskeriak, badittu bere ajiak, txikixena ez, erderiaren eragiņetik aparte, geure hizkeran berba egitteko daukagun lotsia edo konplejuak, transmisiņuaren etena, eta horrekin batera galduz doiazen makiņatxo bat esapide jator, azentua... etabar. Batez be, ahozkotasunak urten dau galtzen eta herrixan eta lagunartian erabiltzeko euskara batuaren formaltasuna legor txamarra gertatzen jaku.
Deba Ibarreko euskeriaren aldeko kezkia ez da atzo goizian sortutakua. Oin dala hamarren bat urte egin izan zan ahalegin bat, herri-hizkeren ahozkotasunaren alde, herriko euskeran idazteko proposamenekin ahozkotasunera hurreratzeko, herri-berbetak erabiltziaren alde. Juan Martin Elexpuruk eta Fernando Muniozgurenek, behintzat, badakixe horretaz zeozer baiņo gehixago: egin izan ziran billerak Deba Ibar guztirako egitasmua matxan jartzeko, baiņa ez eban aurrera egin. Herri bakotxak bere bidia hartu eban eta aurrera egin be bai zenbaitt arlotan, herrixetako berbeten corpusian lan haundixa egin da, eta herri aldizkarixetan lekutxo bat zabaldu be bai; baiņa ez zan lortu baillara guztiko herrixen arteko koordinaziņorik.
Orduan ezin izan zana ointxe bideratu dogu. Ixa bi urte Badihardugu Alkartian batu giņala egitasmo baten inguruan. Koldo Zuazoren lanekin badogu teorizaziņo bat. Eta oso inportantia dana, gazte jendia etorri jakula. Gazte jende jantzixa. Deba Ibarreko herri guztietatik etorri diranak eta egitasmuakin bat datozenak.
Gure iniziatibiak, helburu oso sinpliak daukaz: ahozkotasuna indartzia, geure berbetiaren erabilleria bultzatzia, geure tradiziņuari eta transmisiņuari eustia, euskara batua egin bihar dogunian be geure berbekin egittia, lotsak astintzia... Deba Ibarreko herrixetako berbeten berezittasunen barri emotia. Deba Ibarrekuon arteko berbazko hartu-emonak, bakotxak bere herriko berbetia erabilliz egin deiguzen saiatzia, euskera batura jo biharrik ez daukagun ezkero geure artian alkarraitzeko; oiņatiar eta elgoibartar baten arteko jarduna izan deilla batak Oiņatiko euskeran eta bestiak Elgoibarkuan. Natural jardun deigun. Deba Ibarreko euskeria batzeko asmorik ez dago ba gure artian. Euskera Batua bihar dogu, baiņa ez daukagu norberana baztartzerik, geuria baztartuz euskeria bera dalako baztartzen doguna. Euskeriaren premiņetatik dihardugu guk biharrian.
Imanol Laspiur zanak, gure lagun ahaztu eziņak, Eibarko Euskera Mintegiko batzar háretako baten ostian, bota zestan: bagabixak gu ahalegiņak egitten baiņa Eibarko euskeria hil dok. Hori da, hainbatek eta hainbatek sentidu izan dogun etsipena herri berbeten moteltziaren aurrian. Baiņa, zorionez, gaztiaguak indartsu agertu dira, gazte jendiak eutsi nahi detsa bere herriko euskeriari. Leku egin bihar jakue ba, eta lagundu.
Ilusiņo horrekin egin izan dogu, sorreratik honako bidia. Deba Ibarretik Euskararen Herrira liburuaren Hizkuntza Ezaugarrixak atalian, 55 lagunek hartu dogu parte Koldo Zuazoren zuzendaritzapian eta baillarako ixa herri guztietan egin izan dittugu billerak; gure helburuetako bat, izan be, herrixen arteko loturak estutzia da-eta. Benetan dinamika egokixa izan da erabilli doguna.
Badira herri bakotxian martxan dagozen proiektuak. Gure Alkartionek Gipuzkuako Diputaziņuaren laguntzia badau, eta herrixetako udal guztiena be bai. Hitzarmena dugu siņatuta Deba Ibarreko Udal guztiekin. Eskertzekua da.
Gure iniziatibak eta liburuaren publikaziņuak oihartzun majua izan dabe. Badago ba itxaropen puntu bat eta txanpa hau aprobetxau bihar dogu geratu barik aurrera egitteko. Bazkidiak be gehittu egin bihar dittugu. Sekulako lana dago egitteke, eta gaztien indarra bihar da. Beteranuok, katia ez dala eten-eta, pozik laguntzeko prest.
Besterik ez.