Albisteak
2004-04-18
Zarauzko ahozko ondarea jasotzeko beka
Zarauzko Udalak herriko ahozko ondarea jasotzeko beka-deialdia aurkeztu du. Deialdia maiatzaren 24 arte egongo da zabalik.
2004-04-15
"Egokitasuna hizkuntzaren erabileran" jardunaldixak
Mendebalde Kultura Alkarteak, urtero moduan, aurten be Euskalkixen inguruko jardunaldixak antolatuko dittu. Aurtengo gaia: "Egokitasuna hizkuntzaren erabileran". Maiatzaren 7an eta 8an Bilbon.
2004-03-30
Euskaltzaindiaren adierazpena euskalkiak egoki erabiltzeko
2004ko martxoaren 26an, Lezaman eginiko osoko bilkuran, "Euskalkien erabileraz. Irakaskuntzan, Komunikabideetan eta Administrazioan" izeneko adierazpena onartu zuen Euskaltzaindiak. Hiru arlo horietan euskalkiak erabiltzeko hainbat jarraibide eman ditu adierazpen horretan.
2003-05-15
Eibarko Hiztegi Etnografikoa
Otsailaren 26an aurkeztu zen "Eibarko Hiztegi Etnografikoa". Serafin Basaurik eta Asier Sarasuak koordinatutako lan hori, azken bost urteotan Eibarko nagusienei egindako elkarrizketetan oinarritzen da. Etnografiarekin zerikusia duten ehundaka hitz eskaintzen dizkigu, hainbat marrazki, argazki eta etnotesturekin hornituta.
2002-05-10
Deba Ibarretik Euskararen Herrira
Datorren martitzenian, hillak 14, aurkeztuko dogu Eibarren Deba Ibarretik Euskararen Herrira liburua. Liburua Badihardugu Euskara Elkarteak kaleratu dau, Deba Ibar osoko udalen diru-laguntziaz.



