Albisteak

2004-11-18

Zidor semantikoak hizkera kolokialean: kalifikazioak

Erabili.com webgunian artikulu interesgarrixa argitaratu dau Iratxe Goikoetxeak: "ingurukoak gutxietsi edo goresteko erabiltzen ditugun bideak. Ildo nagusi bi hartuko ditugu: semantikoa (adieren ikuspegitik), eta morfologikoa (hitzen eta esapideen sorkuntza)". Oso artikulu interesgarrixa. Irakorri hamen klik eginda Zidor semantikoak hizkera kolokialean artikulua.

2004-11-08

Bilboko euskara: "Bilbotarron euskararen zuzuan"

Bilboko hizkera eta ahozko ondarea jasotzen dittuan liburua argitaratu da. Iņaki Gaminde da egilia, eta Bilboko Asapala Euskara Elkarteak kaleratu dau liburua. Gamindek Bilboko Larraskitu, Begoņa, Buja eta Artxanda inguruetan egin dittu elkarrizketak, Bilboko azkenengo euskaldun zaharren testigantzak eta berbetia jasotzeko. Liburuaz gaiņera, CD bat be kaleratu dabe, hiztunen jarduna entzun ahal izateko.

2004-10-22

Zarauzko ahozko ondarea eta hizkera jasotzeko proiektua martxan

Orain dala pare bat hilabete esan genduan Zarauzko udalak beka deialdi bat egin zebala, herriko ahozko ondarea eta hizkera (Zarauzko euskara) jasotzeko. Joan zan astian egin da prentsaurrekoa. Aukeratutako proiektua hasi da lanian. Badihardugu Elkarteko kide batzuk be hartzen dabe parte bilketan.

2004-10-18

Elgoibarko hizkera eta ahozko ondarea

Elgoibarko antzinako kontuak batzen dittuan liburua argitaratu dau Elgoibarko udalak. Antzinako Elgoibar, Elgoibarko euskara, hizkera, etnografia... Herriko 21 nagusiri egindako elkarrizketak liburu baten batu dittu Jabi Leon kazetarixak.

2004-10-04

"Jolasleku ibiltaria" Bergaran. Euskara, jolasak, eta kantuak.

Bergarako Jardun Euskara elkarteak "Jolasleku ibiltaria" ikastaroa antolatu du urrirako.

2004-09-10

"Gu eta gure hizkuntzak" jaialdia Oņatin

Oņatiko Laixan Euskara Elkarteak ekitaldi polita antolatu du irailaren 17 eta 18rako. Izenburua: "Gu eta gure hizkuntzak - Nos e as nosas linguas - Nosaltres e les nostres llengües." Idazleak, poesia, kalejira, errezitaldiak, gastronomia... Hauxe da Laixanetik bidali diguten egitaraua.

2004-09-03

Euskara sustatzeko Jaurlaritzaren dirulaguntzak

Abuztuan argitaratu da euskara sustatzeko dirulaguntzen zerrendia. Deialdixa martikua zan, eta 9 multzotan banatuta dago. Badiharduguk be jaso dau dirulaguntzia, Deba Eskualdeko Ahotsak proiekturako.

2004-07-26

Arrasateko haur kantak eta jolasak

Arrasateko Euskalgintza egitasmo barruan, Arrasateko haur-kantak jasotzeko proiektu bat hasiko da martxan irailetik aurrera. Asmo nagusixa, herriko jende nagusixari elkarrizketak egin, eta umien inguruko kontuak jasotzia: kantuak, ipuiņak, esakerak, jolasak, eta abarrak.

2004-07-12

Koldo Zuazok euskalkien mapa berria kaleratu du

Gutako gehienok ezagutzen dugu Bonaparte printzeak argitaratutako euskalkien mapa ezaguna. 134 urte igaro dira harrezkero, eta oraingoan Koldo Zuazok mapa berria osatu du. Atzo (uztailak 11) kaleratu zuen "Berria" egunkariak.

2004-06-15

Labayru Gaur aldizkari berria

Labayru Ikastegiak aldizkari barria argitaratuko dau, bere webgunean bertan. 2004ko ekainan argitaratu da lehenengo zenbakia, eta hamabost egunero kaleratuko da.

2004-06-05

Nafarroako Euskararen Fonoteka

Euskararen Fonoteka izenburupean euskal hiztunei egindako bi mila grabaziotik gora bildu dituzte. Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak, Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, euskarri iraunkorrean ezarri ditu.

2004-05-25

Intza proiektua: Euskal Lokuzioak Sarean

Joan den barikuan aurkeztu zuten Euskal Lokuzioak Sarean webgune berria. Intza proiektua izenez bataiatua izan da. Euren xede nagusia, euskaldun guztiei euskarazko lokuzioak ezagutzeko eta lantzeko aukera doan eskaintzea da.

Albiste zaharragoak »