Albisteak

2014-05-05

"Ermuko aditz-taulak" argitalpen barrixan aurkezpena

Ermua eta Eitzagako euskara lanian oinarrittuta, Ermuko aditz-taulak liburuxkia kaleratu dau Badihardugu Elkartiak. Eguaztenian, maiatzaren 7xan, aurkeztuko da Ermuko Liburutegixan, arratsaldeko 19:00tan.

2014-02-25

"Lan eta lan, emakumea Bergaran" liburua aurkeztuko da larunbatean

Bergarako emakumea eta lana. Horixe da Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberriak eta Juan Martin Elexpuruk aztertu duten gaia. Larunbat eguerdian liburua eta ikus-entzunezkoa aurkeztuko dituzte Bergaran.

2013-12-05

Gaurtik abenduan 8ra Durangoko Azokan

Gaur jarri da martxan 48. Durangoko Azokia eta bertan topauko dozuez Badihardugu Elkartia eta Ahotsak.com be, urtero moduan.

2013-09-27

Euskal Herri osoko euskaltzaleen Topa Eguna ospatuko da Soraluzen

Bihar, larunbata, 2013ko Topa Eguna ospatuko da Soraluzen eta Euskal Herri osoko euskaltzaleak batuko dira herrian.

2013-09-25

Gerrako testigantzak batzen dittuan dokumentala aurkeztu dabe Soraluzen

Isiltasuna hausten. Soraluzetarren gerrako testigantzak dokumentala aurkeztu zeban domekan, iraillaren 22xan, Soraluze 1936 lantaldiak, Soraluzen bertan. Errepublikako bizipenetatik hasi eta gerra osteraiñokua jasotzen dau Badihardugu Euskara Elkartiak zuzendutako dokumentalak eta Ahotsak.com webguneko testigantzak dira lanan oiñarri.

2012-05-11

Badihardugu eta Eibarko udalaren arteko lankidetza-hitzarmena

Herenegun iluntzean, maiatzaren 9an, lankidetza-hitzarmena izenpetu zuen Badihardugu Euskara Elkarteak Eibarko Udalarekin. Hitzarmen horren barruan, besteak beste, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko egitasmoa ere burutuko da, Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren barruan. Gogoan izan Eibarko ikastetxeetan ere lanean ari garela, herritarrei jasotako lekukotasunak ikasgelan ere erabil ditzaten.

2012-03-27

Aramaioko aditz-taulak liburuxkaren aurkezpena

Badihardugu Euskara Elkarteak aurkezpen bikoitza egin zuen joan zen martxoaren 15ean Aramaion. Alde batetik, Txipi Ormaetxea filologoak prestatu duen Aramaioko aditz-taulak liburuxka aurkeztu zen eta, ondoren, Ahotsak.com webgunea eta zehazki Aramaio herriari dagokion orria aurkeztu zitzaizkien herritarrei.

2011-12-13

Bergarako Toponimiaren inguruko informazioa sarean

Bihar, abenduak 14a, Bergarako Mapa eta Toponimia webgunea aurkeztuko dira. Udaletxean bertan, arratsaldeko 7etan.

2011-12-08

Mendaroko lekukoei eskerrak emateko ekitaldia

Joan den ostiralean, abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan, omenaldia egin zitzaien Mendaroko Ahotsak proiektuan elkarrizketatuko lekukoei.

2011-12-02

Herri-hizkeren lanak Durangoko azokan

Datorren igandean, abenduaren 4an, irekiko ditu ateak 46. Durangoko Liburu eta Disko azokak eta urtero legez bertan izango da Badihardugu Euskara Elkartea Euskal Herri osoko herri-hizkeren lanekin.

2011-03-25

Hitano ikastaroa Eibarren

Badihardugu Euskara Elkarteak ikastaroa antolatu du maiatzerako. Hitanoa ikasteko eta praktikatzeko ikastaroa. Izena-emateko epea martxoaren 28an irekiko da. Badihardugun bertan egin dezakezu.

2011-01-19

Antxon Narbaizaren azken liburua aurkeztu da

Hizkuntz eskakizuna Eibarko Hirian 1900-1936 da liburuaren izenburua. Artxibo-lan handiko liburua da Narbaizarena.

Albiste zaharragoak »