Albisteak
2011-12-08
Mendaroko lekukoei eskerrak emateko ekitaldia
Joan den ostiralean, abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan, omenaldia egin zitzaien Mendaroko Ahotsak proiektuan elkarrizketatuko lekukoei.
2011-12-02
Herri-hizkeren lanak Durangoko azokan
Datorren igandean, abenduaren 4an, irekiko ditu ateak 46. Durangoko Liburu eta Disko azokak eta urtero legez bertan izango da Badihardugu Euskara Elkartea Euskal Herri osoko herri-hizkeren lanekin.
2011-03-25
Hitano ikastaroa Eibarren
Badihardugu Euskara Elkarteak ikastaroa antolatu du maiatzerako. Hitanoa ikasteko eta praktikatzeko ikastaroa. Izena-emateko epea martxoaren 28an irekiko da. Badihardugun bertan egin dezakezu.
2011-01-19
Antxon Narbaizaren azken liburua aurkeztu da
Hizkuntz eskakizuna Eibarko Hirian 1900-1936 da liburuaren izenburua. Artxibo-lan handiko liburua da Narbaizarena.
2010-12-03
Badihardugu Elkartea Durangoko azokan
Gaur ireki ditu ateak 45. Durangoko Liburu eta Disko azokak eta urtero legez bertan izango da Badihardugu Euskara Elkartea.
2010-12-02
Antxon Narbaizaren argitalpen berria
Badihardugu Euskara Elkarteak argitalpen berria kaleratu du aurtengo Durangoko Azokarako: Antxon Narbaiza eibartarraren Hizkuntz eskakizuna Eibarko Hirian 1900-1936.
2010-05-24
Bi hitzarmen Eibarko udalarekin 2010erako
Juan zan maiatzaren 3an, bi proiektu lantzeko hitzarmena siņatu zeban Badihardugu Euskara Elkartiak Eibarko udalarekin. Alde batetik, elkartiaren urteko egitasmoak aurrera eruateko hitzarmena izenpetu zan, eta horrekin batera, Nerea Areta filologo eibartarrak beran tesirako egindako hainbat grabaziņo digitalizauko dira 2010ian.
2010-05-14
Badihardugu eta Lea-ArtiBAI euskarari elkarteen arteko hitzarmena
Badihardugu Euskara Elkarteko Asier Sarasuak eta Lea-ArtiBAI euskarari elkarteko Iker Ajuriak elkarlanerako hitzarmena sinatu berri dute Lea-Artibai eskualdeko ahozko ondarea jaso eta hedatzeko asmoz.
2010-03-16
Badiharduguren urteko batzar orokorra
Badihardugu Euskara Elkarteak urteko batzar nagusia egin zuen joan zen astean Uberan (Bergara). Besteak beste, urteko aurrekontua onartu zen eta zuzendaritza batzordea berretsi.
2010-03-09
Mallabiko eta Soraluzeko aditz-taulak sarean
Deba Ibarreko aditz-taulen bildumako beste bi ale gehitu dira sarean: Mallabiko aditz-taulak eta Soraluzeko aditz-taulak.
2009-07-05
Urteko Batzar Nagusia
Badihardugu Euskara Elkarteak urteko batzar nagusia egin zuen joan zen astean Eibarren. Besteak beste, urteko aurrekontua onartu zen eta zuzendaritza batzordea berretsi.
2008-06-26
"Bergarako ahotsak" proiektuaren aurkezpena
Bihar, ostirala (hilaren 27a), aurkeztuko da Bergaran bertako ahozko ondarea batzeko, lantzeko eta hedatzeko azken urteetan martxan egon den proiektua: Bergarako ahotsak. Aurkezpena udaletxeko osoko bilkura aretoan izango da, arratsaldeko 7retan.



