Albisteak

2020-09-22

Koldo Zuazoren ibilbidea omendu dute Gasteizen eta bere lana jasotzen duen "Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena" liburua aurkeztu da

Joan zen ostiralean, irailaren 18an, Koldo Zuazo EHUko irakaslea eta euskalkien ikertzaile sutsua omendu zuten Gasteizen haren lankide eta hurbilekoek. Ekitaldian Zuazoren omenez argitaratutako Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena liburua aurkeztu zuten. Koldo Zuazo Badihardugu elkarteko kide eta sortzaile dugu eta gure esker ona ere adierazi nahi diogu. Zorionak Koldo!

2020-07-13

Oņatiko noka berreskuratzen

Ingo xonau! proiektuaren asmoa Oņatiko noka biziberritzea da. Iaz, bide hori egin duten eta egiten ari diren hainbat emakume elkarrizketatu genituen. Orain, haien esperientziak ikus-entzunezko batean batu ditugu.

2019-05-20

“Maisu armaginak, urdinez jantzitako artisauak” ikus-entzunezkoa ekoitzi du Badiharduguk

Eibarko Armagintzaren Museoaren enkarguz, “Maisu armaginak, urdinez jantzitako artisauak” ikus-entzunezkoa ekoitzi du Badihardugu Elkarteak. Museoen Nazioarteko Egunaren harira aurkeztu da lau hizkuntzatan azpititulatutako bideo berri hau.

2019-05-15

Oņatiko 50 emakume baino gehiago elkarrizketatuta, Ingo Xonau! proiekturako

Otsailean jarri genuen abian Oņatiko hitanoa biziberritzeko proiektua, Ingo Xonau!, eta noka jasotzeko elkarrizketak egiten aritu gara oraintxe arte. Horiek lantzen joan, ikus-entzunezko bat gertatu, ikerketa-diagnostikoa egin... lana bide onetik doa baina hasi besterik ez da egin!

2019-03-13

Gazteak eta migratzaileak euskarara hurbiltzeko gakoak, Euskararen Transmisioaren IX. Mintegian

Euskararen transmisioa hizpide, Eta Kitto!-ren IX. mintegian, atzo goizean Eibarren. Badihardugu elkarteko kideok ere parte hartu genuen, hezkuntzan egiten ari garen lana ezagutarazteko.

2018-11-14

Abbadia saridun guztiak Euskaraldiarekin bat

Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Euskaraldiarekin: gaur goizean talde-argazkia atera dute 1996tik Anton Abbadia saria jaso duten elkarte, norbanako eta enpresekin. Badihardugu Elkarteko kideak ere bertan izan gara, aurtengo saria Ahotsak.eus proiektuari emango baitiote.

2018-11-13

2018ko Anton Abbadia saria Ahotsak.eus proiektuarentzat izango da

Aurtengo Abbadia Saria Euskal Herriko Ahotsak proiektuari emango diola jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Euskararen alde egin duen lana saritu nahi du, 15 urteko ibilbide oparoa.

2018-05-22

Ahotsak proiektuko 300 bideo igoko ditugu Euskarazko Wikipediara

Hitzarmena egin dugu Wikipediarekin, Ahotsak.eus proiektuko bideoak sareratzeko: ahalik eta herri gehienetako euskararen adibideak igoko ditugu 2018an zehar.

2018-05-17

Elgoibarren bizi den 100 urteko Felisa Etxabe elkarrizketatu dugu

Azkoitian jaiotako Felisa Etxabek Elgoibarko bere etxean hartu gaitu, eta besteak beste gerrako kontuak kontatu dizkigu: Gernikako bonbardaketa bertatik bertara bizi izan zuen. Bere ahizpa bikia den Florarekin batera iritsi da 100 urte betetzera. Ahotsak.eus proiekturako egin diogu elkarrizketa.

2018-04-25

Eibarko bonbardaketiaren lekuko: "Refujixua jentez beteta eguala, bonbia barrura sartu zan"

1936ko gerran frontia luzaruan egon zan Eibarren, eta herrixak hainbat eraso jaso zittuan. 1937ko apirillaren 25ekua izan zan gogorrena, herrittar askoren heriotzia eragin zeban bonbardaketia. Eraso horren urteurrenian Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantza batzuk ekarri gura izan dittugu.

2018-04-14

87 urte Eibarren II. Errepublikia aldarrikatu zala

1931ko apirillaren 14ko goizian, artian II. Errepublikia aldarrikatzeko zeguala, eibartarrak lehenenguak izan ziran Errepublikako banderia udaletxeko balkoian esegitzen.

2018-03-09

Nola erakarri euskarara hiztun berriak?

Aurten ere Eta Kitto euskara elkarteak mintegia antolatu du euskararen transmisioari buruz gogoeta egiteko. Asteazkenean izan zen, Eibarko Portalean. Hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen.

Albiste zaharragoak »