Albisteak

2022-12-06

Appa hi! aplikazioaren batuko bertsioa aurkeztuko dugu bihar, Durangoko azokan

Iaz Oñatiko hika ikasteko aplikazioa aurkeztu genuen, Appa hi!, eta harrera bikaina izan du. Orain, euskara batuko bertsioarekin gatoz: Durangoko azokan aurkeztuko dugu, bihar, abenduaren 7an; 18:00etan, Kabia aretoan. Gonbidatuta zaude! Standa ere izango dugu azokan. 

2022-10-13

'Bertakotzen': Urretxu-Zumarragan etorkinek euskarara hurbiltzeko egin duten ahalegina eskertzeko proiektua

Bertakotzen proiektua aurkeztu zuten atzo Urretxu-Zumarragan: Badihardugu elkarteak herriko 17 pertsona elkarrizketatu ditu, herrira bizitzera etorri eta, oztopoak oztopo, integraziorako euskara erabili dutenak. Haien testigantzekin sortutako bi ikus-entzunezkoak erakutsi zituzten atzoko eskertza-ekitaldian. Elkarrizketa guztiak landuta eta ikusgai daude.

2022-06-24

Adineko pertsonen zaintzaileentzat euskarazko oinarrizko hiztegitxoa prestatu dugu

Azkoitiko Udalaren eskariz, Esaizu euskeraz! poltsikoko hiztegitxoa prestatu dugu, Azkoitian adinekoen zaintzan lanean dihardutenentzat. Hiztegitxoaren helburua zaintzaileak euskarara gerturatzea da.

2022-05-05

Erakusketa egingo dute Bergarako euskalgintzaren historia ezagutarazteko

Euskararen historia soziala Bergaran egitasmoan, euskalgintzan jardundako 26 pertsona elkarrizketatu dituzte. Aurten, hedapenean ipiniko dute indarra. Herritarrei laguntza eskatu diete, abenduan egingo den erakusketarako materiala osatzeko.

2022-05-03

Noka ikastaroa eta Hika bertso-paper lehiaketa aurkeztu dituzte Azkoitian

Azkoitiko Udalak eta Hike eizan! Azkoitiko hitanoa biziberritzeko asmoz sortutako proiektuko kideek Noka ikastaroa eta HIKA bertso-paper lehiaketa aurkeztu zituzten ostiralean, Azkoitiko udaletxean eskainitako prentsaurrekoan.

2022-04-28

Bonbardaketa egunetako ibilbideak Gerrako Ahotsak webgunean

Duela 85 urte, Gerra Zibileko bonbardaketen eraso krudelenak egin zituzten abiazio nazional, italiar eta alemaniarrek. Bonbardaketa egun haiek nola bizi izan ziren eta zer eragin izan zuten ulertzeko, zenbait ibilbide sortu ditugu Ahotsak.eus-eko testigantzak ardatz hartuta. Gerrako Ahotsak webgunean daude ikusgai.

2022-03-04

Eibar BHIko ikasleek Ahotsak-eko hainbat pasarte transkribatu dituzte

Eibar BHI institutuko zenbait ikaslek, Amaiur Aramaio irakaslearen gidaritzapean, Eibarko eta Bergarako hainbat pasarte transkribatu dituzte, euskalkiak lantzeko helburuarekin. Guztiak www.ahotsak.eus daude ikusgai.

2022-02-10

Noka ikastaroak antolatu dituzte Orion eta Azkoitian

Azken urteotan hitanoa biziberritzeko proiektu asko jarri dira martxan han eta hemen. Kasu askotan, gainera, nokaren galera tokarena baino nabarmenagoa dela ikusita, emakumezkoei zuzendutako ikastaroak antolatu dira, ahalduntzeko tresna gisa duen garrantziagatik. Orion eta Azkoitian, esaterako, irekita dago noka ikastaroetan izena emateko epea.

2021-12-03

Ahotsak eta Hike eizan! proiektuetan parte hartu duten herritarrak omendu zituzten atzo Azkoitian

Atzo, euskararen egunaren bezperan, Azkoitiko Ahotsak eta Hike eizan! proiektuetan parte hartu duten herritarrei omenaldi goxoa egin zitzaien Azkoitian. Hike eizan! Azkoitiko hitanoa bultzatzeko proiekturako prestatu dugun bideoa eta hitanoko adizki erabilienak jasotzen dituen eskuorria ere aurkeztu ziren ekitaldian.

2021-11-24

Appa hi! aurkeztu dugu, bost astean Oñatiko hika ikasteko aplikazioa

Eskuko telefonorako aplikazioa da. Modu errazean, jolasean, hika ikasteko aukera ematen du. Badihardugu euskara elkarteak garatu du, CodeSyntax-ekin elkarlanean, Oñatiko Udalarentzat.

2021-10-07

Enkarni Genua, 50 urtez txotxongilo euskaldunei bizia ematen

Enkarni Genua idazlea eta txotxongilolaria elkarrizketatu dugu Donostiako Ahotsak proiekturako. Aurten guztira 16 donostiar ezagunen testigantzak jasoko ditugu, Donostiako euskararen historia ezagutzeko.

2021-09-22

Mutrikuko Saturraran Elkarteak Gerra Zibileko memoria jasotzen dihardu

Mutrikun sortu berri den Saturraran Elkarteak Gerra Zibileko memoria jasotzea du helburu. Euren lanaren berri emango dute gaur, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Zabiel Kultur Elkartean. Orain arte batutako testigantzak Ahotsak.eus-en daude katalogatuta.

Albiste zaharragoak »