Kanten kantoia
Kantuzaletasuna eta kantagintzako tradizioa ezagunak dira Euskal Herrian. Badihardugu Euskara Elkarteak urteak daramatza adineko pertsonak elkarrizketatzen Euskal Herriko Ahotsak (Ahotsak.eus) proiektuan, eta elkarrizketatuetako asko jarri izan ditugu kantuan. Antzinako kantak ez ezik, bertsoak, koplak eta kanta berriak ere jaso izan ditugu. Ondare hori oso garrantzitsua da, eta herritar guztien esku egon beharko luke, bilatzeko modu erraz eta erabilgarrian jarrita. Horretarako sortu genuen Kanten kantoia izeneko webgunea.