Durangoko Azoka
Badihardugu Euskara Elkartea urtero joaten da Durangoko Azokara. Elkarteak berak kaleratutako liburuez gain, beste hainbat Udal edo Elkarteren lanak ere eramaten ditugu Durangoko Azokara, beti ere euskararekin, euskalkiekin, ondarearekin edo herriko historiarekin lotutakoak.
Udalekin eta Elkarteekin dugun elkarlanari esker, Euskal Herri osoko lan dialektologikoak biltzen ahalegintzen gara, euskalkien inguruko interesa duten herritarrei informazio bateratua emateko. Stand bakar batean biltzen ditugu Euskal Herri osoko hainbat herritako azterketa dialektologikoak, zein lan antropologiko, etnografiko edo historikoak.