Deba ibarreko aditz-taulen bilduma

Eibarko aditz-taulak liburuskaren azala

Oņatiko Bedita Larrakoetxea euskaltegiak duela urte batzuk egindako lana oinarri hartuta, 2005. urtean proiektu berria jarri genuen martxan: eskualdeko adizkiak jasotzen dituzten aditz-taulak osatu eta kaleratzeko proiektua.

Urtean 2-3 herri aukeratu, eta bertako adizkiak jaso eta tauletan antolatu ostean liburuska batean argitaratzea da gure asmoa. Urte gutxi barru eskualdeko 17 herrietako aditz-taulak eskuartean eduki ahal izango ditugu. Argi dago taula hauek oso baliagarri izango direla eskola eta euskaltegietan bailarako azpieuskalkia txertatzeko. Hau dela eta, herri bakoitzeko eskola eta euskaltegietan banatuko dira aditz-taulok, irakasle eta ikasleek eskualdeko hizkeraren inguruko material egokia izan dezaten.

Informazio gehiago eta orain arteko taulak jaisteko aukera argitalpenen atalean.