Gerrako Ahotsak

Euskal Herriko Ahotsak (Ahotsak.eus) proiektuan jasotako testigantzen artean gerrarekin zerikusia duten pasarte interesgarrienak bildu eta Gerrako Ahotsak izeneko webgunean bateratu ditugu.


Gerrako Ahotsak webgunea 1936ko gerrari eta frankismoari buruzko testigantzen bilduma da, beraz. Historia liburuetako kontakizunak ezagutzen ditugu, baina ba al dakigu nola bizi izan zuten biktimek eta lekukoek guda eta gudaostea? Jasotako testigantzek Gerra Zibilaren beste ikuspegi bat ematen digute, gertukoa eta zuzenekoa.