Euskalkitegia-Euskalkien jokoa

Euskalkitegia APP-a: euskalkien jokoa eta aplikazioa

Badihardugu Euskara Elkarteak Euskalkitegia aplikazioa sortu du. Mugikorretarako eta tabletetarako pentsatutako joko erraza da, euskararekin eta euskalkiekin jolasteko eta gozatzeko aukera ematen duena.

Androiderako bertsioa eskuratzeko, sakatu hemen, eta iOS aplikazioa eskuratzeko, berriz, hemen.

Euskalkitegia jokoa Badihardugu Euskara Elkarteak, Codesyntax enpresaren laguntzarekin, EUSKALKITEGIA, mugikor eta tabletetarako jokoa sortu du. Euskaraz sortutako aplikazioa da, euskararen (euskalkien) inguruko jokoa. Ahotsak.eus webguneko datu-basetik aukeratutako bideo-pasarteak dira jokoaren oinarri. Erabiltzaileak aldi bakoitzean herri desberdin bateko bideo-pasarte bat ikusten du. Bideo horretan adineko pertsona bat azaltzen da bere herriko euskaran hitz egiten eta jokalariak lekukoa (hizketan ari dena) zein herritakoa den asmatu behar du. Elementu horiek kontuan hartuta, galderak osatzen dira: "nongoa da pasarte hau?" 3 erantzun posible ematen zaizkio jokalariari. Erantzunak, beti, ordena alfabetikoan ematen dira eta zuzena, noski, bakarra da.

Ahalik eta galderarik gehien asmatzea da jolasaren muina. Eta, asmatu ahala, puntuak lortzea eta mailaz igotzea. Jokoaren zailtasuna handitu egiten da mailaz igotzearekin: hasiera batean aukeran dauden herrien artean lurralde desberdinetakoak daude (adibidez, Maule, Tolosa eta Gernika), baina mailaz igo ahala, hurbilagoko herriak azaltzen dira aukera bezala, eta horrek hizkera hori nongoa den asmatzeko orduan, zailtasuna areagotzen du (adibidez, Tolosa, Zarautz eta Beasain). Hau da, galdera zailetan, euskalki ezberdinetako herriak agertuko dira erantzunetan; tartekoetan, euskalki berekoak; zailenetan, azpieuskalki berekoak).

Galderaren zailtasunaren arabera, lortzen diren puntuak ere aldatu egiten dira, zenbat eta zailagoa, puntu gehiago.