Albisteak
2005-05-06
Elgetako euskerian inguruan pare bat ekitaldi
Datozen egunotan Elgetako euskeria hizpide izango da gure artian. Gaur (barixakua, maiatzak 6), hitzaldi bat; datorren astetik aurrera, ikastaro bat.
2005-05-03
BERBA aldizkarixaren azkenengo alia kaleratu da
Joan zan barixakutik online kontsultatzeko moduan dago BERBA berripaperaren azkenengo alia, 35.a.
2005-04-28
Orotariko Euskal Hiztegia amaitu dute
Hemezortzi urte igaro dira lehenengo liburukia argitaratu zenetik eta dendetan da honezkero Orotariko Euskal Hiztegiaren azken alea.
2005-04-25
Oņatieraren inguruko jardunaldiak
Aste honetan izango dira lehengo aldiz, "Oņatieraren inguruko jardunaldiak". Apirilaren 26, 27 eta 29an, Oņatin bertan. Hitzaldixak, mahaingurua eta omenaldixak. Egitarau politta.
2005-03-23
Estatubatuar bat Oiartzungo euskalkia aztertzen
William Haddican estatubatuarra Oiartzunen dago, bertako hizkera aztertzen, eta gehienbat batuak euskalkian zein eragin duen neurtzen. Elkarrizketa interesgarria Argian.
2005-03-15
Oskorriren disko berria jasoko dute Donostiako jaioberri guztiek
Joan zen ostegunean aurkeztu zen Donostian. Euskararen Udal Patronatuak CDa familian euskara transmititzen laguntzeko erabiliko du. "Doktor DO Re Mi eta Benedizebra" izango da diska berriaren izenburua.
2005-03-11
Gure inguruko toponimoak batzen dittuen lan bi kaleratu dira
Atzo bertan aurkeztu ziran bixak. Batetik, Eibarko mapa toponimikoa; bestetik, Zaldibarko toponimia batzen daben liburua.
2005-03-11
Juan Martin Elexpururi alkarrizketia Argia astekarixan
Alkarrizketia egin detse Argian Badiharduguko kide da Juan Martin Elexpuru bergarrarari. Beste gauza batzuen artian, hauxe diņo: "Herri hizkerari eusteko, idazten erakutsi behar litzateke".
2005-03-02
"Ortik eta Emendik" (Justo Mokoroa) sarean
Justo Mokoroa idazle eta euskaltzaleak bere bizitzan zehar bildutako 92.000 esapide, sarean jarri dira www.hiru.com webgunean.
2005-02-11
Fonetika fonologia hitzez hitz. Lourdes Oņederra, UPV/EHU, 2004.
Ricardo Gomez irakaslearen FiloBlogia webgunean jakin dugu. Kalean da dagoeneko Fonetika fonologia hitzez hitz liburua, Lourdes Oņederra irakaslearen azkenengo lana.
2005-02-10
Bergara aldeko hiztegia
Bihar aurkeztuko da gure bailarako euskara aztertzen duen hamaikagarren lana: Bergara aldeko hiztegia. Leintz-Aramaio, Oñati eta Eibar inguruko berbekin osotuta. Juan Martin Elexpuru, Bergara, 2005.
2005-01-25
Beasaingo euskara jasotzeko beka
Beasaingo udalak herriko hizkera eta ahozko ondarea jasotzeko beka deialdia aurkeztu du. Proiektuak aurkezteko epea otsailaren 28an itxiko da.



