Albisteak

2004-12-21

Urretxu eta Zumarragako euskara. Xabier Lasa, 2004.

Orain dala egun batzuk aurkeztu da Urretxu eta Zumarragako euskeria batzen daben liburua. Xabier Lasa hizkuntzalarixa da egilia. Liburuarekin batera, argazki bilduma bat, soinu-fitxategixak eta bideoak be badaukaz.

2004-12-15

Sakanako Hiztegi Dialektologikoa

Kalian dago Sakanako Hiztegi Dialektologikoa. Jose Luis Erdiziaren lana da, eta Nafarroako gobernuak argitaratu dau.

2004-12-10

Badiharduguk OAI ekimenean parte hartu du

Joan zen eguastenean aurkeztu zen Durangoko azokan OAI ekimena. "OAI: Estandar ireki bat, Interneteko liburutegi nazional baterako abiapuntu". Horixe izan zen hitzaldiaren izenburua, eta Badiharduguk ere parte hartzen du proiektu honetan.

2004-12-09

Durangoko azoka: giro ederra eta salmenta onak

Atzo itxi zan "Durangoko Azokaren 39. ediziņua":http://www.durangokoazoka.com/azoka04/stands_e.asp. Jende guztian arabera, igez baino jende gitxiago; salmentak jeitsi, baina liburuak eta diskuak ikusteko askoz aukera hobia aurtenguan. Badiharduguren aldetik, gustora: inoiz baino salmenta gehixago, giro ederra, eta jendian aldetik oso harrera ona.

2004-12-04

Durangoko Azoka hasi da

Gaur hasi da Durangoko azokaren 39. jardunaldixa. Jende aldetik polito, giro ederra, eta inoiz baino argitalpen gehixago. Badiharduguk be hantxe dauka bere mahaixa, Artekale 12an. Aurtenguan 120 liburutik gora eruan dittugu. Deba ibarreko katalogua be argitaratu dogu.

2004-12-01

Leintz bailarako euskara eta ahozko ondarea

Orain dala pare bat aste aittatu genduan Badihardugu euskera elkartiak eta Leintz bailarako hiru udalak (Gatzagak, Aretxabaletak eta Eskoriatzak), lankidetza-hitzarmen bat izenpetu bihar zebela, Leintz bailarako euskara eta ahozko ondarea jasotzeko. Atzo, zemendixaren 30ian izenpetu zan hitzarmenori.

2004-11-29

Koldo Zuazok euskalkien mapa berria kaleratu du

Koldo Zuazo hizkuntzalariak euskakien mapa egin du, 15 urtean euskalkiak aztertzen jardun ondoren. Louis-Lucien Bonaparteren 1870 inguruko mapa zen orain arte euskalkien ikerketarako zegoen oinarri nagusia. Zuazo hizkuntzalariak Bonaparteren sailkapena eta mapa osoa egokitu ditu, gizartearekin batera hizkuntza bera aldatu egin delako. Berria-k mapa hori argitaratuko du, Durangoko Azokan, poster formatuan.

2004-11-26

Badihardugu Durangoko Azokan

Durangoko Azokia badator! Datorren astian, abenduak 3a da Durangora dana montatzera juateko eguna eta azokia bera 4tik 8ra izango da, egunero goizeko 10:30etatik iluntziko 8etara. Gaiņera aurten ez da egongo ez umien egunik eta ezta profesionalen egunik be. Aurten be, 4. urtez jarraixan, Badihardugu Euskera Elkartia bertan egongo da.

2004-11-24

Orioko udalak haur-hizkerako hiztegi bat eta haur-kanten CD bat oparituko die ume jaioberri guztiei

Herriko familietan euskararen transmisioa indartzea eta gurasoei prozesu honetan duten garrantzia zein den ikusaraztea da ekimenaren helburua. Euskararen transmisioan duten garrantziaz jabetzeko, Orioko Udalak herrian umea izan duten guraso guztiei egiten die opari hori.

2004-11-23

Leintz inguruko euskara eta ahozko ondarea

Leintz aldeko udaletxiak (Eskoriatza, Aretxabaleta eta Gatzaga) eta Badihardugu Euskera Elkartiak lankidetza hitzarmena izenpetuko dabe, bertako euskeria eta ahozko ondaria jaso eta aztertzeko.

2004-11-19

Kepa Junkera

Azaroaren 26an Kepa Junkeraren kontzertua Eskoriatzan. Gaueko 10.30etan, Kiroldegian.

2004-11-19

Kanta afarixa Oņatin

Aurreko urteetan bezala, aurten ere, Kanta Afarixa antolatu du Oņatiko Laixan euskera elkarteak. Aurtengo Kanta Afarixan Mikel Laboari tarte berezi bat eskainiko zaio. Datorren abenduaren 10ean Oņatiko nekazarien elkartean. Izena emateko epea abenduaren 3an amaituko da.

Albiste zaharragoak »