Albisteak

2005-11-23

"Eibarko euskara. Gure hizketaren doinu eta berbak" liburuaren aurkezpena

Gaur, asteazkena 23, arratsaldeko 19:30etan, aurkeztuko da Eibarko Portalea kultura etxean Eibarko euskararen ezaugarri guztiak batzen dituen liburu berria: "Eibarko euskara. Gure hizketaren doinu eta berbak".

2005-11-11

Ondarroako euskararen inguruko mintegia

Mintegiak zati bi edukiko ditu. Lehenengoaz Ondarroako AEK arduratuko da, bizkaierako oinarrizko sarrera izango da bariku iluntzetan. Bigarren zatia, ondarrutar idazteko arau-proposamena lantzeko izango da eta Gotzon Iparragirrek zuzenduko du.

2005-09-12

Ahozko Jarduna Hobetzeko Proposamenak

Badihardugu Euskara Elkarteak bere hirugarren liburua kaleratu du: AHOZKO JARDUNA HOBETZEKO PROPOSAMENAK. Irailaren 21ean aurkeztuko da.

2005-07-19

Ander Manterolari elkarrizketa. Euskalkiaren beharra.

Ander Manterolari, Labayruko arduradun nagusiari, elkarrizketa interesgarria egin diote Argia aldizkarian Euskalkiaz eta batuaz, bien beharraz egin du berba, ondo baino hobeto.

2005-07-14

Aretxabaletako toponimia mapa

Atzo goizian (eguastena, hilak 13) aurkeztu zan Aretxabaletako mapa toponimikua. 600 toponimo baino gehixago agertzen dira bertan, eta 3000 ale kaleratu dittue.

2005-06-30

Irungo udalak Jose Antonio Loidi beka aurkeztu du

Irungo udala, Antonio Loidi omentzeko eta herriari buruzko ikerketak bultzatzeko, "Jose Antonio Loidi beka 2005" kaleratu du. Euskarazko lanak onartuko dira, eta ondoko gaiak aztertu daitezke: antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasun publikoa, hidrologia eta botanika.

2005-06-27

Adolfo Arejita euskaltzain berria ahozko hizkera jasotzearen alde

Orain dala urtebete inguru izendatu zeben Adolfo Arejita euskaltzain (Andolin Eguzkitzaren lekua hartzeko), baina asteburu honetan hartu dau kargua. Sarrera-hitzaldixan ahozko hizkeraren inguruan egin dau berba, derrigor kontuan hartu biharrekua dala azpimarratuz.

2005-06-14

Soraluze: "Euskera Informala"

Soraluzeko Pil-pilean euskara elkarteak bialdu desku mezu hau. Aste honetan, Soraluzeko Euskal Jaixen barruan euskara informalaren inguruko bi hitzaldi eta lehiaketa bat antolatu dira. Hona hemen egitaraua:

2005-06-08

Euskaltzaindiak "Gramatika Jardunaldiak" antolatu ditu

Etzi, osteguna, ekainak 9, Gramatika Jardunaldia izango da Bilbon, Euskaltzaindiaren Egoitzan. Gonbidapen hau jaso dugu Euskaltzaindiatik.

2005-05-17

Deba Ibarreko Ahotsak proiektua aurkeztuko da

Gaur (martitzena, 17) arratsaldian aurkeztuko da Aretxabaletan, "Deba Ibarreko Ahotsak" proiektua. Deba eskualdeko ahozko ondarea eta herri hizkerak jasotzeko proiektua. Arratsaldeko 19.00etan.

2005-05-16

Euskararen Astea Aretxabaletan

Aretxabaletako Loramendi Euskara Elkartearen eskutik, "Euskararen astea" izango da aste honetan Debagoieneko herri horretan. Egitarau landu eta sakona. "Niaz, zuaz, euskeraz".

2005-05-12

Begoņa Bilbao hil da

Begoņa Bilbao idazle eta euskaltzale bermeotarra hil da. Gaur izango da bere elizkizuna Bermeon. Begoņak bere herriko euskeria aztertu zeban, eta lan eder bi laga doskuz: "Bermeoko berba eta esamolde kresaltsuak" eta "Bermeoko euskera kresaltsua. Aditza eta fonetika".

Albiste zaharragoak »