Albisteak
2006-03-29
Badihardugu ikastetxietan materixala banatzen
Badihardugu Euskara Elkartia hasi da iaz kaleratutako materixala banatzen eskualdeko ikastetxe eta euskaltegixetan.
2006-03-14
Bergara aldeko hiztegia sarean
Bergarako udalak Juan Martin Elexpururen Bergara aldeko hiztegia cd batean kaleratuko du eta ondoren sarean jarriko dute.
2006-03-02
Ahozko jarduneko akats ohikoenak zuzentzeko programa
Haur eta gazteek ahozko jardunean sarrien egiten dituzten akats gramatikalak zuzentzen laguntzeko programa jarri da martxan Bergaran: Gehixago eta hobeto.
2006-02-24
Aginaga auzoak ibaiarekin duen loturari buruzko hiztegia
Aginaga auzoak (Usurbil) ibaiarekin duen loturari buruzko hiztegia idatzi du Jabier Pikabea aginagarrak. Gaur aurkeztuko da Aginagako Apaiz Etxean arratsaldeko zazpietan.
2006-02-08
Getariako euskara jasotzeko proiektua martxan
Getariako udalak atzo jakinarazi zuenez, martxan da Getariako hizkera eta ahozko ondarea jasotzeko proiektua. Lau lagunek osatutako lantalde batek egingo du, eta urtebete barru amaituko dute.
2006-01-30
Kantu eta jolasen DVDa aurkeztu dute Debagoienean
Arteman Diseinu eta Komunikazio enpresak eta Debagoieneko Mankomunitateak elkarlanean eginiko produktua da. Gaur, urtarrilak 30, aurkeztu dute Antzuolako Olaran etxean. Bertan izan dira besteak beste Debagoieneko euskara teknikariak.
2006-01-17
Deba Ibarreko aditz-taulak
Oņatiko eta Eibarko aditz-taulak jasotzen dittuen liburutxuak kalian dagoz honezkero. Datozen urtiotan bailarako herri guztietako aditz-taulak sortzen eta kaleratzen jarraittuko dogu.
2006-01-02
"Hondarribiko eta Irungo euskara" Txomin Sagarzazu
Orain dela egun batzuk kaleratu da Hondarribiko eta Irungo euskara jasotzen duen liburua. Bi udalek emandako bekei esker, Txomin Sagarzazuk herri horietako hizkera jaso eta aztertu ditu "Hondarribiko eta Irungo euskara" liburuan.
2005-12-19
Patxi Traperorekin IKIXI
Patxi Trapero blogari ezagunak euskaraz jolasteko eta ikasteko tresna berria aurkeztu du: IKIXI.
2005-12-07
Badihardugu Durangoko Azokan
Gaur hasiko da Durangoko azokaren 40. jardunaldixa. Inoiz baino argitalpen gehixago, eta seguru asko, betiko giro ederra. Badiharduguk be hantxe dauka bere mahaixa, Artekale 12n. Aurtenguan 120 liburutik gora eruan dittugu; Deba ibarreko argitalpenen katalogua be badaroiagu.
2005-12-06
Deba Ibarreko hizkeren mapa
Badihardugu Euskara Elkarteak euskakixen mapa barrixa egin dau, Deba Ibarreko hizkeren mapia. Orain arte eskualdian egin izan diran ikerketa eta bilketa-lan guztiak kontuak hartua, Deba Ibarra osatzen daben 17 herrixetako berbetak eta hizkerak mapa batian jaso dittugu. Durangoko Azokan aurkeztuko da, eta salgai egongo da gure mahaixan.
2005-11-29
Bergarako euskara lantzeko ikastaroak
Bergarako euskaran berba egiterakoan egiten diren akatsik ohikoenak lantzeko ikastaroa antolatu dute Bergarako Udalak eta Udal Euskaltegiak.



