Deba Ibarreko aditz-taulak

Ermuko aditz-taulak liburuxkaren azala

Oņatiko Bedita Larrakoetxea euskaltegiak duela urte batzuk egindako lana oinarri hartuta, 2005. urtean proiektu berria jarri genuen martxan: eskualdeko adizkiak jasotzen dituzten aditz-taulak osatu eta kaleratzeko proiektua.

Urtean 2-3 herri aukeratu, eta bertako adizkiak jaso eta tauletan antolatu ostean liburuxka batean argitaratzea da gure asmoa. Urte gutxi barru eskualdeko 17 herrietako aditz-taulak eskuartean eduki ahal izango ditugu. Argi dago taula hauek oso baliagarri izango direla eskola eta euskaltegietan bailarako azpieuskalkia txertatzeko. Hau dela eta, herri bakoitzeko eskola eta euskaltegietan banatuko dira aditz-taulok, irakasle eta ikasleek eskualdeko hizkeraren inguruko material egokia izan dezaten.

Egin klik zure herriaren gainean, eta jaitsi dokumentua zure ordenagailura:

2005

2006

2007

2008-2009

2010

2011

2013

2014