Atxia-motxia: Eibarko umien kuadernua (2014)
Eibarko Udaleko Egoibarra Batzordearekin elkarlanean umeendako kuaderno bat prestatu genuen 2014an. Kuadernoaren helburua: umeek euren herriari buruz zerbait gehiago ikastea. Eta, horretarako, hainbat arlo lantzen dira: historia, lehengo Eibar eta oraingoa, Eibarko pertsonaiak, Eibarren egindako tresnak...
Lau eta zazpi urte bitarteko umeendako dago pentsatuta eta ariketa desberdinez osatuta dago: margotzekoak, pegatina bidez osatzekoak, moztekoak, asmatzeko ariketak... Sanblasak egiteko errezeta eta herriko puzzlea ere badatoz kuadernoan.
Marrazkiak Jose Antonio Azpilicueta marrazkilari eibartarrak eginak dira eta testuak, berriz, Badihardugu Elkarteko Aintzane Agirrebeņak eta Asier Sarasuak.