Lan eta lan emakumea Bergaran (2014)
Izenburua: Lan eta lan emakumea Bergaran
Egilea: Idoia Etxeberria eta Juan Martin Elexpuru
ISBN: 978-84-938106-3-4
Argitaratzailea: Bergarako Udala
Urtea: 2014
Lan eta lan, emakumea Bergaran azterlanak Bergarako emakumeak lanarekin izan duen harremana du oinarri. XX. mendearen lehen erdian Bergarako emakumearen bizimodua nolakoa zen aztertu zuten Juan Martin Elexpuruk eta Idoia Etxeberriak, Bergarako Udalaren I. Berdintasun planaren bitartez. 270 orriko liburua eta 30 minutuko dokumentala izan ziren ikerketaren emaitza. Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzek osatzen dute liburuaren eta ikus-entzunezkoaren bizkarrezurra. Bergarako emakumeei egindako elkarrizketak.
Liburuaren bertsio digitala debalde jaitsi daiteke Bergarako Udalaren webgunetik.
Dokumentala ere sarean dago, edonoren esku.