Hizkuntz eskakizuna Eibarko hirian, 1900-1936 (2010)
Argitalpen berri bat kaleratu da 2010eko Durangoko azokarako, Antxon Narbaiza eibartarraren Hizkuntz eskakizuna Eibarko Hirian 1900-1936, hain zuzen ere. Lan honetan Antxon Narbaizak XX. mendearen lehen hereneko giro politiko-ideologikoa aztertu ondoren, Eibarren, udalean batez ere, lanpostu publiko bat eskuratzeko zeuden hizkuntz eskakizunak ikertu ditu.