Oņatiko euskeria: ezagutu, aztartu, egin (2014)


Izenburua: Oņatiko euskeria: ezagutu, aztartu, egin
Egileak: Roberto Altuna, Kepa Elortza eta Koldo Zumalde
Testuen moldatzaileak: Aintzane Agirrebeņa eta Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Ikus-entzunezkoaren edizioa: Haizea Odria (Badihardugu Euskara Elkartea)
ISBN: 978-84-616-7855-6
Argitaratzailea: Oņatiko Udala
Urtea: 2014


Aspaldi hasi zen Oņatiko Berba Taldea Oņatiko euskara jasotzen, Oņatiko Udalak emandako beka bati esker. Herrian eginda zeuden grabazioak batu, berriak egin, oņatierazko testuak aztertu... Lan handia egin zuten taldeko kideek. Jasotakoaren hainbat atal kaleratu ere egin ziren herriko Kontzejupetik aldizkarianņati.eus/eu/udal-zerbitzuak/udal-komunikabideak/kontzejupetik-aldizkaria?set_language=eu eta Udalaren webgunean, baina libururik ez zen argitaratu hasiera batean.

Handik urte batzuetara, 2012. urtean, Oņatiko Udalak, Badihardugu Elkarteak eta Berba Taldeko zenbait kidek, urteetan zehar batutako lana gizarteratu beharra ikusi zuten eta materiala orraztu eta liburua argitaratzeko erabakia hartu zuten. Badihardugu Elkarteak hartu zuen liburua orrazteko ardura, batez ere Roberto Altunak eta Koldo Zumaldek jasotako datu guztiak hartu eta liburu itxura ematekoa.

Juan Martin Elexpuru arduratu zen hiztegiaren moldaketaz. Roberto Altuna eta Koldo Zumalde Udal euskaltegiko irakasleek urteetan zehar osatutako hiztegi mardulak bateratu eta egokitu zituen Elexpuruk. Gramatika arloaren orrazketaz Aintzane Agirrebeņa eta Idoia Etxeberria arduratu ziren. Azentuaren inguruko atala, aldiz, Maider Irizarrena da. Kepa Elortza Berba Taldeko kidea izan zen koordinazio-lana egin zuena eta liburua Oņatiko euskaran jarri zuena.

Liburua Ahotsak.eus elkarrizketatuta dauden oņatiarren adibideekin osatu zen eta auzo guztietako lekukotasunak jasotzen dituen ikus-entzunezko bat ere prestatu zuen Badihardugu Elkarteko Haizea Odriak, liburuarekin batera argitaratzeko.