Aisialdirako material digitala

Badihardugu Elkarteak urteak daramatza ahozko ondarea jasotzen, Ahotsak.eus proiektuari esker. Nagusiengandik jasotako ondare hori, jakintza hori eta bizipen horiek guztiak gaztetxoen esku jarri nahirik, gai desberdinen inguruko material digitala sortzen hasi ginen 2018an. Gerora, material berria sortzen jarraitu dugu, batzuetan adinekoen testigantzak oinarritzat hartuta edo baita gazteagoenak edo famatuenak ere. Materialaren oinarria ikus-entzunezkoek osatzen dute eta ikus-entzunezko horiekin lotuta egin daitezkeen lanketak eta jolasak ere proposatzen dira. Materiala irakasleentzat edo begiraleentzat sortua da (ikastetxeetan zein aisia-guneetan lantzeko) eta, kasu gehienetan, 12 urtetik gorako gazteekin erabiltzeko modukoa.

Hona hemen orain artean prestatutako materiala, PDF formatuan: